Hegoak jarri banizkion…

Gizakiaren historian zehar milaka izan dira hegan egiteko ametsa izan
duten pertsonak. Amets hori betetzea aldiz oso zaila izan da
historiaren momentu gehienetan, gaur egun ordea edozeinen esku dagoen
aukera da, aukera aparta!

Nik neuk pasa den egunean bete nuen amets zoragarri hori eta hurrengo
egunean esnatu nintzenean ezin sinetsita negoen, ze erreza izan den!
eta ze ederra!!

Komikietan bezala norbaitek hegoak jarri zizkidala iruditu zitzaidan,
urrats batzuk eman eta airera, txorien pare!! Hegoak ditut eta hegan
egiten ari naiz!!

Umetan daukagun irudimen mugagabean askotan ikusitakoa errealitatea
bihurtu eta gure lur maitatua zerutik ikusi, sentitu, gozatu,…
airearen laguntza bakarrarekin!!

Motor-hotsarik gabe, soilik zeru garbia, eguzkia, mendiak, ibaiak,
basoak, airea aurpegian eta beste espezie batzuen bizi-ingurunean
txertatu.

Gure txikitasuna sentitu nuen, gure txikitasuna eta naturaren
handitasuna. Eguneroko bizitzan ahaztu egiten dugun apaltasunarekin
sentitu nuen bizitza.

Bizitzaren hauskortasuna presenteago edukiko bagenu apalago jokatuko
genuke eta askoz gehiago zainduko genuke bai natura eta baita gure
arteko harremanak ere, egunero-egunero, horixe baita daukagun
altxorrik preziatuena zaindu beharreko bizitza hauskorra eta
zoragarria! naturak horixe diosku entzuten eta sentitzen jartzen bagara.

Eskerrik asko Patxi eta eskerrik asko Ametsa Eskola!!