Bertsoak:
Ikastaroko azken eguna,
iritsi gara kostata;
gaur da eguna aurrera egin
ta izateko ausarta;
haizeak goxo astintzen gaitu
giroa dugu aparta,
ala delta hartu bizkar gainean
ta beldurrik gabe salta,
zure egunaz goza ezazu
egin hegaldi galanta!
Monrealetik salto egin dut
ze sensazio itzela,
goian hodeiak bertan putreak
azpian berriz orbela;
hortxe noa ni hegan bakarrik
menpean erabat bela,
lurra hartu ta ze gozamena
oraindik dantzan sabela,
hegan egiten ni sentitu naiz
txori aske bat bezela.